martes, 17 de diciembre de 2013

AZKEN KLASEA!

ENEEEEEEEEEEEEEEEEEE  !!!!!  Nola da posible? hain azkar igaro da dena??
Lehenengo eguna atzo izan zela dirudi!

Pena izugarria emtaen digu bloga bere mugara heldu izanak, baina hemen egongo gara lauhilabete oso honetan egindako guztiarekin!

Asko eskertzen dizuegu guregatik egin duzuena, hala nola, lanak bidaltzea, gure "errietak" jasatea...
Azken finean , ikusi izan ahal duzue nola emaitzak BIKAINAK izan diren eta asko pozten gara horretaz!

Ondo izan lagunok eta gozatu gabon oporretaz!
 Ea turroi zatitxoren bat uzten badiguzuen!


viernes, 13 de diciembre de 2013

HAMARGARREN ASTEA (abenduaren 9tik-13ra)


Kaixo kaixo kaixooooooo!


Gaurko saioan aurkezpenekin amaitu dugu bi talde aritu gara aurkezpenak egiten, lehenengoak PAUSUZ PAUSU taldea eta bigarrenak gu geuk, hau da, BARRASKILO MOREAK.


PAUSUZ PAUSU-ren taldeari egokitutako gaia alfabetatze eta hezkuntza mediatikoa izan da.

Haien gaia prezi baten bitartez aurkeztu dute.


Informazio eta jakintzaren gizarteak sorturiko bretxaren inguruan mintzatu dira eta desberdintasun teknologiko hori saihesteko hezkuntza aldatzeko beharra dago, alfabetatze mediatikoa sortuz. 
Ondoren, alfabetatze hori currikulumarekin lotu dute.

Alfabetatze mediatikoa lortzeko irakaslearen jarrera oso garrantzitsua da, ikasleak prestatu behar dituelako.

Metodologiari dagokionez, portfolioa, arazoetan oinarritutako irakaskuntza, gelako errekurtso digitalak eta interesguneak aipatu dituzte,beste batzuen artean.

Beraien aurkezpenarekin amaitu bezain laster gure txanda izan da!

Lehenik eta behin "mision imposible" filmaren abesti nagusiaz baliaturik sarreratxo bat egin dugu ikaskide guztiek lauhilabete honetan zer egin dugun "dokumentatzaile" bezala ikus zezaten.

Horren ondoren, bloga erakutsi dugu. Orriz-orri joan gara dena laburbilduz eta bideo batzuk erakutsiz, hala nola, klasean egindako aurkezpenen bideoa, gabonetako bideoa eta abar.
Gure azkeneko emaitza oso ona izan dela pentsatzen dugu, nahiz eta oraindik postprograma ez eduki. (lanean gabiltza, ia amaitzear dago)


Horrrexegatik, guztiok egin duten esfortzuagatik gure lana aurrera eraman ahal izateko(nahiz eta haien atzetik egon behar izana gauzak gmailera bidali behar dutela esanez) eskerrak eman nahi genieke egindako gauza guziengatik.
Aurkezpenak oso ondo egon dira orokorrean eta guztiek izugarrizko txalo bero bat merezi dute.

Gaurkoz ez dugu ezer gehiagorik esateko! 

Muxu haundi batttt

lunes, 25 de noviembre de 2013

ZORTZIGARREN ASTEA (Azaroaren 25etik-29ra)

Iepiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!

Gaur beste aurkezpen multzoa izan dugu, 4 hain zuzen ere.
Klasearekin hasteko Hegan Eginez taldeak haien aurkezpena egin dute WEB 2.0 gaiari buruzkoa zena

Taldeak web 2.0 zer den azaldu digute bideo baten bidez.. Bideo horretan argi geratu da web 2.0 plataforma bat dela, eta bertan dagoen informazioa aldatu daiteke.
Web 2.0k interakzioa eta elkarrekintza sustatzen du eta honelako programak ditu bere baitan: moodle, blogak, wikipedia …


           ABANTAILAK:

  • Aurrerapen handiak egin ditugu honi esker.
  • Ez du prestakuntza handirik behar.
  • Besteekin harremanetan jartzen ahalbidetzen gaitu. 
           KRITIKAK:
  •  Hainbatetan ataskatu egiten dira edo ez dute ongi funtzionatzen. 

Bukatzeko taldekideek haien iritzi pertsonala eman dute: “Gehiegi erabiltzen dira gaur egun teknologia berriak, neurri batean erabiltzen eta menpekoak ez izaten ikasi behar dugu”.


Hurrengo taldea MR izan da, CEREBRO ETA TICS gaiarekin.

Lan honetako hitz gakoa garuna da, horrexegatik, garuna eta giza biologiaren aldetik aztertu dute teknologien kontua. Azalpen honetarako bideo bat ipini digute. Bideo horren laguntzaz, neuronetatik nola igarotzen den informazioa audiobisuala, plastikotasuna, garuna + IKT eta beste gainerako kontzeptuak azaldu dituzte.

IKTak + hezkuntza: Hezkuntza jarduera praktikoetan oinarritzen da eta horretarako IKTren aplikazioekin kontatzen dugu. Irudiak garrantzia handia dute umeen ikaskuntzarako, izan ere, irudiekin hobeto ikasten dute hitzekin baino.


Ezina Eginez Ekina taldeak hurrengo aurkezpena egingo dute: WEB 2.0

Hasteko web 1.0 eta web 2.0 alderatuko ditugu kontzeptua argi geratzeko:

WEB 1.0
WEB 2.0
-  Ezin zen parterik hartu.
- Interakzionatu ahal  da.
-Web 2.0 ren bitartez ikasi dezakegu.

-Lana, lagunak… bilatu ahal dira.

-Besteekin harremanak izan ahal ditugu.


Web 2.0 rekin kontuz handia izan behar dugu eta gelan beren erabilpen egokia irakatsi behar dugu. Izan ere sarean jende arriskutsua egon liteke eta ikasleek jakin behar dute ezezagunekin ezin dutela hitz egin, ez dutela datu pertsonalak edozein lekutan ipini …


Azkenik, Rugrats taldea aurkeztu dute haien lana: KONPETENTZIA DIGITALA.

Irakasleak hainbat gauza egin dezakete IKTren bidez, hala nola, notak ipini, informazioa jarri ... Gaitasun mapa oso erabilgarria da bai irakasleentzat bai ikasleentzat ere.

Beste aldetik, Manuel Area aurkeztu dute. Gizon honek IKTn inguruan idatzi duen gizona da eta hezkuntzan nola sartzearekin erronka bat du. Eskola 2.0n, eskola bakoitzak bere erara sartzen dute teknologiak geletan, ahal duten eta dakiten moduan. 

Amaitzeko, Rugratsek joku bat prestatu dute errepaso bat egiteko haien aurkezpenaren inguruan: ¿Quién quiere ser millonario? Joko honen bidez interakzioa sustatu da eta errepasatu egin dugu esandako guztia.

ZAZPIGARREN ASTEA

Egun On ikaskide kuttunak!!!

Gaur saio intentsua izan dugu gelan, izan ere, 5 taldek aurkeztu dute haien lanak!
 Txilipurdi taldearen aurkezpenarekin hasi gara. Haiek egindako lana HEZKUNTZA TEKNOLOGIKOA izan da.

Aurkezpena aurrera eramateko bideo bat egin dute eta bertan azaldu dute gaur egungo hezkuntza teknologizatuz doala eta gero eta ohikoagoak direla horrelako tresnak eskoletan aurkitzea.
Alde batetik, informazioa gerturatzen dute eta errazago egiten zaie bai irakasleei bai ikasleei ere informazioa eskuratzea.
Klasearen amaieran debate txikia sortu da gelan. Alde batetik, batzuk, teknologia berrien aldekoak dira Haur Hezkuntzan eta bestetik, geratzen direnek, teknologiak hezkuntza prozesuan aurrerago sartzea komenigarria dela pentsatzen dute.

Aurkezpen honen ondoren PANTAILAZ INGURATUTAKO GIZARTEAren lanaren txanda heldu da TXINPARTAK TALDEA aurkeztutakoa

Gure eguneroko bizitzan pantailaz inguratuta bizi gara nahi gabe. Azken urteotan izugarri aldatu dira pantaila eta teknologia hauek. Haurrak, nagusitzen direnean, pantailaz inguratuta biziko dira; beraz, garrantzitsua da hauen inguruko hainbat gauza eskolan irakastea.
Taldeak bi bideo aurkeztu ditu: lehenengoan, teknologien berriztapena ikusi dugu. Teknologia zaharretatik hasi gara eta haien eboluzioa jarraitu dugu gaur egungo teknologiaraino. Bigarren bideo haiek filmatutakoa izan da eta bertan gure unibertsitatean aurki ditzakegun hainbat pantaila atera dira.
Aurkezpenarekin bukatzeko, ariketatxo bat prestatu dute. Hainbat pantailen argazkiak atera dituzke (mugikorra, tableta, ordenagailua …) eta etxean horrelakorik zutenok eskua altxatu behar zuten.

Jarraituko dugu hurrengo aurkezpenarekin, Niupis taldearena. Beren lanaren izena ESKOLA 2.0 izan da.
Umeak gizarte komunikatibora hurbiltzea IKTn bidez eskolan izan behar dugu gure helburuen artean.
Baina … zer da eskola 2.0?
Eskola 2.0 esaten zaio eskolan teknologia berriak sartzeko teknikari, bai irakasteko eran baina baita ere ikastekoan ere.
Interneten eskola 2.0ren inguruan hainbat webgune aurkitu ditzakegu. Hala nola, blogak, webquestak… eta beste hainbat gune klaseetan baliabide gisa izan ahal ditugunak.

Hurrengo taldea, HAZIA HEZIZ HAZI, TIC-TAP-TEP.-ei buruzko gaia zuten. Aurekezpena egiteko teleberri baten antzeko antzerkitxoa prestatu dute.

Beren titularra (hain zuzen ere, eztabaidaren sortzailea) honako hau zen: “Google eta Appleren langileen umeak ordenagailu gabeko eskoletara doaz”.
Hasteko, izenburuko kontzeptuak azaldu dituzte taldekideek:

  • TIC: Tresna teknologikoak dira. Informazioa bilatzeko baliabideak dira.
  • TAC: Ikasle eta ezagutze teknologikoei esaten diegu. Teknologiak hartu eta erabiltzea da beren funtzioa.
  • TEP: Web 2.0rekin zerikusia dute. Interneti eta aplikazioei eraginkortasuna ateratzeko balio du.

HELBURU NAGUSIA:
IKTak ahalik eta era naturalean sartzea Haur Hezkuntzan gelan. Tresna berri bat dira teknologiak, beste gainontzeko tresna guztiak bezala.Beraz, ez du esan nahi IKTak beste baliabideen lekua hartuko dutenik.

Azkenengo aurkezpenarekin goaz, Iñakik aurkeztu izan duena. Berari egokitu zaion gaia ESKOLA2.0 izan da:

Eskola 2.0 plataforma bat da Zapaterok ezarri zuena gobernuan zegoenean. Eskola 2.0 oso erantzukizun ona izan du hezkuntzan eta oraindik ere aurrera doa.
Prozesuei garrantzia gehiago ematen diogu orain: ez da bakarrik azterketa ebaluatzen, ikasketa ibilbidea kontutan hartzen da, “ikasi ikasten”. Irakaslearen papera bilakatu egin da, orain orientatzaile bezala ikusten diegu hezitzaileei.

ZER BEHAR DUGU ESKOLA 2.0 EGITEKO?

  • Aplikazioak.
  •  Internet.
  • Arbela digitala.
  • Materia bakoitzeko software bat.
  •  Baliabide materialak.

Esperimentuak egin behar dira geletan frogak egiteko, jakiteko zer funtzionatzen duen eta zer ez, zer den eraginkorrena … IKtak onak dira hezkuntzarako eta gizartearentzako baina beti neurri batekin. Ezin zaio makina bati pertsona baten lana eman.

jueves, 21 de noviembre de 2013

MEZU GARRANTZITSUA

Beharbada ez dugu ondo azaldu, baina bi aste daramatzagu gauza berbera errepikatzen aurkezpenei buruz, ez dugu nahi sorgin batzuen modura ibili, baina gure lana ezin dugu argitaratu ez badugu informaziorik, ipintzen ari garena gure apunteak baitira.

BERRIRO ERREPIKATU NAHI DUGU, MESEDEZ LANAK BIDALTZEKO, bestela Alaitzek ez ditu zuzenduko eta zuzenean ez duzue irakasgaia gaindituko eta pena bat izango litzateke, noski, oso gogor lan egin dugulako guztiok baina gauzak halaxe dira.

Guk gure apunteekin jarraituko dugu, baina zuen informazioa ere behar dugu, bestela ezin izango dugu partekatu eta dokumentuak, aurkezpenak, power pointak, bideoak eta horrelakoak hartzeko asmoa edukitzerakoan ezin izango dituzue hartu.

asi que ... por favor, si hace falta en CASTELLANO lo decimos!!! oder in DEUTSCH, or even in ENGLISH! pasa iezaguzue lanak mesedez!!!

lunes, 18 de noviembre de 2013

SEIGARREN ASTEA (Azaroaren 18tik-22ra)

AURKEZPENAK!!!!!!!!!!!!!!!!

Gaur, bi taldeen aurkezpenak izan dira, hain zuzen ere KOKOA eta TXO taldeak.
Horregatik, hementxe haien aurkezpenak egiteko erabili dituzten power pointak, preziak, bideoak, eta abar eskegiko dizuegu. Dena den, gure blogean beste orri bat dago bakarrik aurkezpenen informazioa eta bertan erabilitako baliabide guztiak dituena. (Goian ikus dezakezue)

Gaur aurkezpena egin duen lehenengo taldea KOKOA taldea izan da, GIZARTE MULTIPANTAILA gaiarekin.

Alde batetik, komunikazio sare globala gero eta gehiago zabaltzen ari da eta bestetik, teknologiak iraunkortu egin dira eta geroz eta denbora gehiago eskaintzen zaie.


Honek, guztiak bezala, alde onak eta txarrak ditu.

Arriskuen artean sedentarismoa, gizartetik bereiztea, harreman desegokiak izatea (bakarrik teknologiekin) eta umeen heldutasun prozesua kaltetzea daude.

Onuren artean telebistaren eskuragarritasun handia, informazio eta komunikazioko teknologiek bideak gerturatzea, eskolan ikasten denaren eta IKT-en bidez ikasten denaren paregarritasuna, informazioa topatzeko erraztasuna, hizkuntzak ikasteko bidea erraztea eta erabiltzeko erraztasuna ageri dira.

Sakelako telefonoak seme-alabei informazioa helarazteko balio dute eta horri esker denbora aurrezten da. Dena den, alde txarrak ditu, errealitatetik urrun dauden balioak irakasten dituelako eta kontsumoa bultzatzen duelako. Gainera, garestiak dira eta mendekotasuna sortzen dute.

Zein da familiaren eginkizuna?

Haurrek, seme alabek erabiltzen dituzten bideak ezagutu behar dituzte: bideojokoak, interneten egiten dutena, smartphone-tan gertatzen dena, …

Horren bidez seme-alabak babestu behar dituzte. Adibidez, ordutegi bat ezarri, edo haurren logelan telebistarik ez edukitzea. Arauak jartzeaz gain, haien zentzua haurrei azaldu behar zaie, negoziatuz. 

TXO TALDEA: Informazioaren gizartea

Txo taldeak bi zatitan banandu lana, lehenengoz, oraingo eta lehengo eskolaren arteko desberdintasunak erakutsiz, eta ondoren, bideo baten laguntzarekin informazioaren gizartea zer den azaldu digute.
Hemen uzten dizuegu lanaren lehenengo zatia.

Lehen eta orain: klasea bitan banatu eta zati bakoitzak lehen eta oraingo eskolaren inguruko hitzak planteatu.

LEHENGO ESKOLA
ORAINGO ESKOLA
Metodologia: Itxia, autoritarioa, irakasleak nahi zuena irakasten zen
MetodologiaErrealitatearen hainbat ikuspegi, lan metodologia asko, teknologia berriak, IKTak sartuz
Irakaslea: diktatoriala, zorrotza
Irakaslea: Demokratikoa, harremanak
Ikaslearen papera: pasiboa
Ikaslearen papera: Aktiboa eta pasiboa
Informazio iturriak: Liburuetatik, irakaslearen memoria
Informazio iturriak: Internet, IKT-ak orokorrean, Liburuak, irakasleak, gizartea, esperientzia
Gizartearen partaidetza: Ez, guztia inposizioz ezartzen zen. Familiek ez zuten parterik hartzen.
Gizartearen partaidetza: Bai. Familiek parte hartu, gizartea, erakundeak,
Ikaslean eragiten zutenak: Ez zen kontuan hartzen
Ikaslean eragiten zutenak: Ingurune soziala (familia, politika, herria) kontuan hartzen dira eta ??
Ebaluaketa: Azterketen emaitzak
Ebaluaketa: Ebaluatzeko beste modu batzuk daude. Memorizatzeko informazio kantitatea oraindik nabarmena da.